Berdintasun teknikari berria dauka Lekeitioko Udalak
Murgibe Berdintasun arloko aholkularitza enpresako Itxasne Martinez Ojinaga izango da hemendik aurrera Lekeitioko Udaleko Berdintasun Teknikaria. Berau soziologoa da eta hainbat urtez Europako proiektuetan ikerlari eta koordinatzaile lanetan ibili da. Kontratuareniraunaldiabiurtetarakoizangodaetahorretarako36.800(bezbarne)eurotakoaurrekontu izango du udalak. Beraz, Berdintasun arloean 8.200 euro gehiago inbertituko dituztela jakitera eman dute.
Herritarrek barikuetan izango dute aukera Berdintasun Zerbitzua jasotzeko aukera, bai eta hilean behin eguaztenetan ere. Horrez gain, hilean behin egiten diren Emakumea eta Berdintasuna Batzordean parte hartuko du teknikariak.
Egitekoak
Berdintasun Sailaren egiteko nagusia Berdintasuneko II.Plana ezartzeko aholkularitza ematea, Genero Indarkeria Protokoloaren jarraipena egitea eta Hezkidetza proiektua egonkortzea izango dela azaldu du udalak. “Horrekin batera, planean zehaztutako ekintzak aurrera eraman, egokitu eta ebaluazioak egin beharko ditu”, zehaztu dute. Gainera, udaleko beharginak eta politikariak berdintasun arloan prestatuko ditu Berdintasun Sailak.
