
Sarek asteburuan Gernika-Lumon eginiko ekitaldia
Sarek Euskal Herriko udalerri askotan egin duen moduan, dispertsio liburuxkaren irakurketa egingo dute eguenean Aulestin. Udal areto nagusian elkartu, eta 19:30etan hasiko dute irakurketa.
Liburuxka honen helburua da dispertsioa ikuspuntu desberdinetatik aztertzea eta munduan barrena ezagutaraztea. Hala, jatorri eta ideologia desberdinetako herritarrek egin dute bat ekimenarekin.