
Lau ordu inguruko mendi irteera antolatu du Kuku-Habixa kultur elkarteak. Eleizaldeko taberna paretik ekingo diete ibilbideari 8:30ak aldera. Hala ere, ordu horretarako joan ezin dutenek, 10:00ak inguruan Iturreta auzoan bat egin ahal izango dute gainontzekoekin.
Goiz osoko ibilaldiaren ostean, txokoan elkartuko dira hamaiketakoa jateko.