
Iazko Elkartasun eguna
10:30etatik aurrera mural tailerra egingo dute pilotalekuaren atzeko aparkalekuan. Gero, 13:15ean, kalejira egingo dute herritarrek.
Kalejiran ibili ostean, talde argazkia atera eta eguneko ekitaldi nagusia egingo dute. Ekitaldia amaitzean, nahi duten herritarrek mezua idazteko aukera izango dute, mokadutxo bat jaten duten bitartean.