Gernikarrek maila ona erakutsi dute Bizkaiko Txapelketan
Kadete, gazte eta junior mailetako bakarkako Bizkaiko txapelketa Durangon lehiatu dute asteburuan. Gernika-Lumoko taldeak lehenengoz hartu du parte txapelketa horretan, eta bertako kideak lortutako emaitzekin eta bizitako esperientziagaz «oso pozik» ...
Bizkai osoko atletismo taldeetako ume eta gaztetxoak elkartu ziren Durangon, 150 bat ikasle guztira. Horien artean, hogei bat izan dira Gernikako Atletismo taldekoak, eta denek ere ekitaldi «polita» egin dute.
Txapelketa horretan lehenengoz lehiatu dira aurten, eta podiumera igo dira hainbat modalitatetan. Ander Akordagoitiak, esaterako, kadeteetan bigarren egin du jauzi hirukoitzean. Eta modalitate berean, baina gaztetxoen mailan, hirugarren geratu da Paul Gomez.
Hala, kadete mailan, Markel Ramosek luzeera jauzian hirugarren postua lortu du. Pisu jaurtiketan, berriz, Asier Ortuzar izan da hirugarrena. Bestalde, gaztetxoetan, Mikel Goitia hirugarren geratu da 2.000 metroko oztopo lasterketan.