Hamasei udal hautagaiak aurkeztu ditu EH Bilduk
Herriaren alde lan egiteko prest dauden zortzi emakume eta zortzi gizon aurkeztu ditu Lekeitioko EH Bilduk. Andoni Seijo Arrinda alkategaiak berak ezagutzera eman zuen lantaldea kultur aretoan egin zuten aurkezpenean. Herrian kulturgintzan, naziogintza...
Hautagaiez gainera, 2015-2019 agintaldirako aurkeztu duten udal programa ere azaldu du Lekeitioko EH Bilduk. Maria Eugenia Goitia Elordik eman zuen Lekitto barrian hari gara lelopean osatu duten programaren berri. Herriko HAPOk premia handia duela aitatu zuen, eta, beraz, hurrengo agintaldian eztabaidatu, osatu, adostu eta onartuko dutela azpimarratu zuen. Parte hartzearen kultura bultzatzen jarraitzea eta herriko garapen sozio-ekonomikoa indartzea ere izango dira EH Bilduren egitasmo garrantzitsuak, eta herritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea dituzte helburu.