
Markina-Xemeingo EH Bilduren hautagaiak. Argazkia: Markina-Xemeingo EH Bildu
Markina-Xemeingo EH Bilduk lokala inauguratu zuen barikuan Goiko Portalean, eta bide batez, herri programa aurkeztu zuten. Oro har, herrira begirako aurkezpena izan zen barikukoa. “Aurreko zapatuan, apirilaren 11n, herri batzarra deitu zen eta horretan herri programa guztia goitik behera azaldu zen, xehetasun guztiekin. Barikuan, aurreko herri batzarrean aho batez onartutakoa aurkeztu zen”, azaldu zuten.
Lokala zabalik egongo da ekarpenak egin edo lagundu nahi duten guztientzat. Bestelako zalantzak edukiz gero, herritarrek bertara jo ahal dutela ere gaineratu dute kideek. Ordutegia gaur zehaztuko badute ere, lokala zabalik egongo da eguen goizetan, bariku arratsaldetan eta asteburuetan. Dena dela, asteek aurrera egin ahala, gauzak zehazten joango dira taldekideak eta horren berri emango diete herritarrei.

Goiko Portaleko lokala inauguratu zuten barikuan, herri programa eta hautagaiak herritarrei aurkeztuz. Argazkia: Markina-Xemeingo EH Bildu
Hautagaien zerrendari dagokionez, zerrenda apirilaren 11an egin zen batzarrean onartu eta aurkeztu zen. Orokorrean, gaur egun udaletxean dauden EH Bilduko zinegotzi gehienek osatzen dute. “Horrela, hautagai horien esperientzia da nabarmendu nahiko genduena”. Zerrenda osatzeko, beste alor ezberdinetan esperientzia handia duten herritarrak bildu dituzte EH Bildukoek.
Juanjo Txurrukak ere alkategai moduan errepikatuko du eta horretan ere bere esperientzia da EH Bilduko ordezkariek nabarmendu nahi izan dutena.
Hautagaien zerrenda:
1. Juanjo Txurruka Txurruka
2. Josune Baskaran Etxeberria
3. Aitor Odiaga Garate
4. Iratxe Lasa Arana
5. Joseba Iraolagoitia Martinez
Donato
6. Isa Mandiola Zuazo
7. Jose Ignacio Arakistain Urreta
Akis
8. Leire Markuerkiaga Olabe
9. Eneko Arrate Sololuze
10. Garazi de la Fuente Aldazabal
11. Jose Luis Balentziaga Muñoz
12. Rakel Anitua Eizagirre
13. Jesus Unanua Azkune
14. Oihana Prieto Burgoa