Kantu afaria egingo dute zapatuan Ispasterren
Eguenean amaitzen da apuntatzeko epea. Udalak antolatu duenez, udaletxean bertan eman behar da izena. Jendaurreko ordutegia 10:00etaik 14:00etara da. 30 lagunentzako plaza mugatua dago.
Afaltzera joango diren bizilagunek 30 euro ordaindu behar dituzte. 21:30etatik aurrera afalduko dute Kurtxia landetxean.