Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekimen antolatu dituzte bertoko herrietan
Urtero moduan, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eguenean, eta hainbat izango dira horren harira bertoko herrietan egingo dituzten ekimenak; besteak beste, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan antolatu dituzte jarduerak.
– Markina-Xemein. Eguenean, urtero legez, klabelinak banatuko dizkie liburutegira hurbiltzen direnei. Bestalde, irakurgai berriak askatuko dituzte Bookcrossing ekimenaren baitan. 56 liburu askatuko dituzte herrian zehar. Herritarrek horiek hartu, irakurri eta berriro askatu ahalko dituzte, ondoren beste batek irakurtzeko aukera izan dezan. Bestalde, irakurleen txoko berezia egino dute. Ur Aupalategiren Fikzioaren izterrak landuko dute. Idazlearekin eztabaidatu ahalko dute parte hartzaileek.
– Mutriku. Apirilaren 29an, udal kultura zerbitzuak antolatuta, Ines Bengoak zuzendutako helduentzako ipuin kontaketa tailerra izango da, 18:00etatik 20:00etara. Ipuin kontalaru izateko oinarrizko ezagutza guztia eskainiko die ikastaroan parte hartzera animatzen dien guztiei. Interesa dutenek apirilaren 26a orduko eman beharko dute izena Turismo Bulegoan.
– Ondarroan. Eguenean hasi eta ekainaren 30era bitartean, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina. Tarte horretan liburutegian euskarazko liburuak irakurtzen dituztenek hainbat abantaila izango dituzte.
– Zapatuan, 10:00etatik 12:00etara, irakurle txokoa. Joxe Mari Urteagak koordinatutako saioan Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburua landuko dute Txomin Agirre udal liburutegian.