
Apirilaren 7an ipini zuten martxan, eta pilotaleku barruan egokituriko gela batean daude kirola egiteko makinak.
Interesa duten herritarrek udaletxean eman behar dute izena. Bertan, erabiltzaile bakoitzari giltz elektroniko bana ematen diete apuntatzerakoan eta giltz horrekin bizilagunek nahi dutenean kirola egiteko aukera dute.
7:00etatik 22.00ak arteko ordutegia ipini dute, eta urteko egun guztietan egongo da erabilgarri.