Tiro olinpikoan Euskal Ligako lehen proba irabazi du Ager Solabarrietak
Ondarrutarrak eta bere laguntzaileak ondo baino hobeto hasi dute denboraldia. Espainiako txapelketan parte hartzeko txartela lortuta dauka iazko txapeldunakAger Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpikoak eta Maite Badiola Akarregi bere laguntzaileak...
Ondarrutarrak eta bere laguntzaileak ondo baino hobeto hasi dute denboraldia. Espainiako txapelketan parte hartzeko txartela lortuta dauka iazko txapeldunak
Ager Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpikoak eta Maite Badiola Akarregi bere laguntzaileak ondo baino hobeto hasi dute denboraldi berria. Zapatuan Artxandan (Bilbo) jokatu zen Euskal Ligako lehen proban nagusi izan ziren ondarrutarrak.Helburuak beteta bueltatu dira Bilbotik kirol egokituan aritzen diren bi kideak. Izan ere, Euskal Ligako lehen proba izateaz gain, Espainiako txapelketarako puntuagarria ere bazen zapatuko lehiaketa. Horrenbestez, iazko Espainiako txapeldunak aurten ere parte hartzeko txartela lortuta dauka.
Lau puntuko aldea
Tiratzaile ondarrutarrak, 60 tiro bota ostean, 562 puntu lortu zituen euskarririk bariko modalitatean. Solabarrietaren iritziz, denboraldi hasiera izan zela igarri-igarria izan zen. «Hainbeste denbora lehiatu barik egon eta gero, sasoian jartzea falta nuen oraindik. Ez nintzen oso fin ibili».
Hala ere, bere aurkaririk gogorrenaren aurretik sailkatzea lortu zuen.
Lau puntuko aldeagaz, Miguel Rodriguez nafarraren aurretik sailkatu zen. «Oso lagunak gara, eta harreman oso ona daukagu, baina txapelketetan gure arteko lehia oso handia da».
Puntuazio aldetik, ostera, ez dira «oso gustura» bueltatu Solabarrieta eta Badiola. Bere markaren bataz bestekoaren 12-13 puntu azpitik ibili zen zapatuan Solabarrieta.
Maite Badiola bere laguntzailearen ustean, gauzak hobeto egin zitezkeen. «Zortzi puntuko lau tiro egin zituen, eta bere mailan hori ezin daiteke onartu. Bederatzi puntuko tiro asko egin zituen, baina txapelketa aurrera joan ahala, zortzi puntuko horiek ekidin egin behar ditugu. Lehenengoa izan da, eta hurrengoetan hobeto ibiltzea espero dugu».