Argazki erraldoian hainbeste herritar batu ziren. Argazkia: Txantxangorri aisialdi taldea
Zapatuan [apirilak 18], “egun ahaztezina” bizi izan zutela nabarmendu dute Mutrikuko Txantxangorri aisialdi taldeko kideek.
Egun berezia ospatu zuten, eta 15. urteurrena goi-goitik ospatze aldera, herri guztiak eurekin bat egin zuen. “Mutrikuarrez gain, kanpoko jende asko ere etorri zen gurekin jaia ospatzera”.
Espero modura, eguna dantzan amaitu zuten, eta ospakizun egun handia nahiez amaituta ibili ziren. «Disko festan jendetza batu zen. Malenak zirela ere ematen zuen; Beheko Plazan jendez gainezka zegoen eta», adierazi dute pozik taldeko kideek.
Bazkal ondoren merkatu plazan egindako jolasak. Argazkian, Pakito txokolatero egiten. Argazkia: Txantxangorri
Baina aurretik ere oso arrakastatsuak izan ziren hainbat ekimen egin zituzten. Txupinazoan Goiko Plazan kantuan ipini zuten. Urteurrenerako sortutako kantuak, gainera, “arrakasta itzela” eduki du. “Jendeari asko gustatu zaio, eta kopiak eskatu dizkigute”.
Euriak ere, ez zuen jaia galdu nahi izan, eta horren eraginez, hainbat ekimen orduz aldatu edota aterpean egin behar izan ziren. Argazki erraldoia, esaterako, arratsaldean atera zuten eta Irrien lagunen ikuskizuna Zabielgo ganbaran egin zuten. Hala ere, jaiak ez zuen etenik izan eta mutrikuarrek egun ederraz gozatzeko aukera izan zuten.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.