Barikuan bertso rasta afaria egingo dute Munitibarren
Gaztetxean afalduko dute 21:30etatik aurrera. Sarrerak bost euro balio ditu, eta gaur da apuntatzeko azken eguna. Afalostea musikak eta bertsoek girotuko dute.
Bastayah!Band taldearen doinuekin batera, Nerea Ibarzabal eta Eneko Arrate markiƱarren, Asier Galarza muxikarraren eta Malen Amenabar larrabetzuarraren bertsoak izango dira entzungai.