Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Berreraikitzea ere tresna denean

Gerrak suntsitutako guneak berriro eraikitzeak gerra egiten jarraitzeko modua eman diezaioke irabazleari; ideia horri buruz hausnartzera darama erakusketak.Aldeetako bat gailentzen denean, irabazlea den aldetik, bera da berreraikuntzaren moduak eta fun...

Oihana Cabello Elorriaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/04/22

Gerrak suntsitutako guneak berriro eraikitzeak gerra egiten jarraitzeko modua eman diezaioke irabazleari; ideia horri buruz hausnartzera darama erakusketak.

Aldeetako bat gailentzen denean, irabazlea den aldetik, bera da berreraikuntzaren moduak eta funtzioak ezartzen dituena». Gerra ostean berreraikuntzak duen pisuaz eta garrantziaz hausnartzera bultzatu nahi du Bakearen Museoan ikusgai dagoen aldi baterako erakusketak. Ondarearen berreraikuntza gerraondoan: Regiones Devastadas Gernikan du izenburu, eta testu zein argazki ugarigaz batera, Gernika-Lumoren maketa batek osotzen du lagina. Gerra baten ostean berreraikuntza lanak nola egin izan diren eta horrek izan duen eragina azalerazi gura du erakusketak.

Suntsitutako gune bat berreraikitzean lehengoratu eta berreskuratu nahi dena hautatu behar da batetik, eta berreraikitzean mantendu nahi diren iraganeko leku, estilo, balioak… ere hautatu egiten dira. Bi prozesu horiek zer berreraiki nahi den hautatzea esakatzen dute, historia berri bat eraikitzeko eta kontakizunak erreferentzia balio ofizialekin janzteko.

Hori dela eta, gerra batek dakarren suntsipenaz gain, berreraikuntza prozesuak etorkizunean nola eragin dezakeen azaldu gura du erakusketak.

Bost atal

Erakusketaren aurkezpenak dioenez, berreraikuntza lana tresna gisa erabili daiteke, «beste bide batzuk erabiliz gerrarekin jarraitzeko», bortizkeria eragiteko gerrak sortutako zatiketak sendotuz eta horiek ez ezabatuz, eta «galtzaileak» zigortzeko. «Gerra ondoko gizarte berri bat sortzeko orri zuririk ez dago, eta iraganak pisua izaten jarraituko du geroari begira hartutako erabaki eta ikuspegietan».

Gernika eta Eibar

Bost atal ditu erakusketak: 36ko Gerraren suntsiketa eta berreraikuntza; Regiones Devastadas-ek burutu zituen proiektuen adibideak; Regiones Devastadas-ek Gernikan izan zuen zeregina eta propaganda; indarkeria kulturala eta biziraupena azaltzen duen atala. Servicio Nacional de Regiones Devastadas y Reparaciones (SNRDR) Francoren diktadura garaian sortutako zerbitzua izan zen. 1938ko urtarrilean sortu zuten, berreraikuntza proiektuak kudeatzeko eta gainbegiratzeko helburuagaz.

Suntsitutakoa %75 baino gehiago zen guneak zerbitzu horren menpe geratuko liratekeela erabaki zuen Francoren erregimenak; tartean, Gernika-Lumo eta Eibar. Hala, bi herri horietan burututako berreraikitze lanen dokumentu grafikoak batzen ditu, besteak beste, erakusketak.

Erakusketa apirilaren 1ean inauguratu zuten, eta urriaren 4ra bitartean izango da ikusgai, Bakearen Museoaren aldi baterako erakusketen gelan. Bakearen Museoak berak eta dokumentazio zentroak antolatu dute, eta Dacia Viejo-Rose da erakusketaren komisarioa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.