Bihar dispertsio politikaren inguruko ekitaldia egingo dute
AULESTI // Dispertsioaren liburuxkaren irakurketa egingo dute bihar, udal areto nagusian. 19:30ean hasiko da ekitaldia, eta interesa duten herritarrek irakurketan parte hartzeko aukera izango dute. Dispertsioa ikuspuntu desberdinetatik aztertzea eta mu...
AULESTI // Dispertsioaren liburuxkaren irakurketa egingo dute bihar, udal areto nagusian. 19:30ean hasiko da ekitaldia, eta interesa duten herritarrek irakurketan parte hartzeko aukera izango dute. Dispertsioa ikuspuntu desberdinetatik aztertzea eta munduan barrena ezagutaraztea dira liburuxkaren helburuak. Horretarako, jatorri eta ideologia ezberdinetako herritarrak batu dira ekimenean.