Domekan Elkartasun Eguna ospatuko dute Ziortza-Bolibarren
Elkartasun eguna egingo dute domekan, Ziortza-Bolibarren. Goizean hasi eta eguerdira bitartean bilduko dira herritarrak jai giro berezian.10:30ak aldera elkartu eta mural tailerrean parte hartuko dute. Pilotalekuaren atzeko aldeko aparkalekuan izango d...
10:30ak aldera elkartu eta mural tailerrean parte hartuko dute. Pilotalekuaren atzeko aldeko aparkalekuan izango da tailerra.
Murala osatu ostean, herritarrak kalejiran ibiliko dira. Eta, ondoren, talde argazkia atera eta Elkartasun Eguneko ekitaldi nagusia egingo dute.
Herritarren mezuak
Ekitaldia amaituta, nahi duenak mezua idazteko aukera izango du. Halaber, bitartean, mokadutxoa jango dute bertan bildutako lagunek. Antolatzaileek ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei, haien elkartasuna adierazteko.