Xemein ostean dagoen Etxesagasti -Xemeingain bidea konponduko dute.
Etxesagasti-Xemeingain bidean eragindako kalteak konpontzeko diru-laguntza lortu du Markina-Xemeingo Udalak. Urtarrilaren 29an, 30ean eta 31ko euriteek kalteak eragin zituzten Etxesagasti-Xemeingain bidean, eta beraz, Markina-Xemeingo Udalak diru laguntza eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailari ustekabekoen kargura.
Konponketa lanen kostu osoa 33.723,09 eurokoa da, BEZ barne. Lehendakaritza sailak udalari diru-laguntza ematea erabaki du bidea konpontzeko. Horrela, Aldundiak, 30.350,78 euroko laguntza ematea onartu du. Hau da, lanen kostuaren %90.