Gazte bati belarriko gingila kentzeagatik zigortu dute gizon bat
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 18 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio 29 urteko Bermeoko gazte bati. Hain zuzen ere, liskar batean beste gazte bati haginkada batez belarriko gingila kentzeagatik zigortu dute.2013ko martxoaren 2ko goizaldean izan zen...
2013ko martxoaren 2ko goizaldean izan zen gertaera Bermeoko lokal batean. Eztabaida batetik sortu zen gazte bien arteko borrokaldia.
Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren sententziaren arabera, zigorra alde bien arteko adostasunagaz ezarri da. Era berean, akusatuak 10.000 euro inguruko kalte-ordaina eman behar izan dio biktimari.
Biktimari ere zigorra
Haginkada hartu zuen 23 urteko bermeotarra, berriz, lesio falta batengatik zigortu du auzitegiak: eguneko 6 euro ordaindu beharko dizkio akusatuari hilabetez.