Kemen Uranga Artola preso politiko ondarrutarraren senideek jakitera eman dutenez, aurreko zapatuan [apirilak 18]
Alcala-Mecotik lekuz aldatu eta gero, atzo [apirilak 21] heldu zen Daroca-ko (Zaragoza, Espainia) espetxera.
Senideekin gaur [apirilak 22] arte berba egiteko aukerarik ez badu eduki ere, ondo dagoela aitortu du telefonoz egindako deian. Momentuz, beste preso sozialekin batera dago, 1. moduluan.