Urteroko giro ona espero dute Boga! mendi martxako antolatzaileek
Ondarroako inguruko paisaiak eta toki bereziak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Iaz egin modura, antolatzaileek 700 pertsona inguru batzea espero duteAurrera Mendi Taldeak eta Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, domekan bosgarrenez e...
Ondarroako inguruko paisaiak eta toki bereziak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Iaz egin modura, antolatzaileek 700 pertsona inguru batzea espero dute
Aurrera Mendi Taldeak eta Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, domekan bosgarrenez egingo da Boga! mendi martxa, eta aurrekoetan gertatu modura, aurten ere, giro onean batuko den jende asko espero da. Ohikoa bihurtu den modura, Ondarroa inguruko paisaiak eta toki bereziak ezagutzeko aukera izango dute bertan parte hartzen dutenek.Izena emateko epea etzira arte irekita badago ere, aurten ere jende asko batzea espero dute antolatzaileek. «Iaz 700 pertsona inguru batu ziren, eta aurten ere antzera ibiliko garela uste dugu. Momentuz, 200 eskaera inguru jaso Internet bidez, baina esperientziaren arabera, jende gehienak azken momentura arte itxaroten du».
Aurretiaz izena eman nahi duenak www. boga.aurreramt.org web orrian edota Anaitasuna eta Kulixka tabernetan egin dezake. Bestalde, domekan bertan izena emateko aukera ere egon badago.
Hiru ibilbide aukeran
Adin guztietako herritarrek parte hartzeko moduko ibilbideak prestatu dituzte.
Hiru egongo dira aukeran; lehiakorrenek edo familia giroan eta lagun artean joan nahi dutenek bata zein bestea aukeratu ahal izango dute. Denak ere, ikastola aurretik abiatuko dira.
Irtetzen lehenak, 54 kilometroko luzera eta 2.400 metroko desnibela dituen ibilbide luzean parte hartuko dutenak izango dira. Martxa Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria izango da. 07:00etan aterako dira, eta helmugara heldu bitartean, hamabi bat ordu egin beharko dituzte inguruko mendietan zehar.
Ibilbiderik luzeena izateaz gain, zailena, gogorrena eta teknikoena berau dela nabarmendu dute antolatzaileek. «Hemen ez dugu oso mendi garairik, baina denak ere, oso maldatsuak dira. Aldapa gora eta behera asko ditugu, eta 54 kilometro horrela egitea ez da batere erraza».
Hala ere, ibilbidearen azken aldera nekatuta sentitzen direnek alternatiba motzago bat (47 kilometrokoa) egiteko aukera ere izango dute. Arnoaten, 35. kilometroan, aukera bat edo beste hartu ahal izango dute «norbere indarren arabera».
Herri giroa, «apartekoa»
Jende gehien batzen duen ibilbidea, ordea, 27 kilometroko motza izaten dela diote antolatzaileek. Herri giroa «apartekoa» izaten dela azpimarratu dute. «Ize- na ematen duten ia erdiak, hemen parte hartzen dute».
08:30ean irtengo dute bertan parte hartuko dutenek, eta bost ordu eta erdi inguruan Ondarroako inguru guztietatik ibiliko dira. Denek ere 800 metroko desnibela gainditu beharko dute. Azkenik, familia giroan umeekin parte hartuko dutenek 10:30ean irtengo dute. Ibilbide txikian parte hartzen dutenentzako 11 kilometroko eta 400 metroko desnibela duen ibilbidea prestatu dute.
Antolatzaileak domeka noiz helduko irrikitan daude, eta mendian egun pasa egin nahi duten guztiei Boga! mendi martxan parte hartzeko gonbitea zabaldu nahi die.