Etzi [apirilak 25], lur gaineko sokatira denboraldi-aurreko azken jardunaldia jokatuko da Gatikan. Bost taldek parte hartuko dute jardunaldi berezian, eta horien artean izango dira mutrikuarrak.
Euskadiko lur gaineko sokatira denboraldia datorren astean Berriatuan hasiko baldin bada ere,
Herri Kirolen Euskal Federazioak denboraldia berriari begira berotzen hasteko hainbat jardunaldi antolatu ditu.
Mutriku Sokatira Taldea, iazko denboraldiko proba batean. Argazkian: Mutriku Sokatira Taldea
Gatikan jokatuko dena, horietako bat izango da. 11:30ean hasita,
Mutrikuk,
Getxok eta Laukizeko
Gaztedi klubeko hiru taldek datorren hastera begira prest dauden edo ez erakusteko aukera izango dute. «Denboraldi berria hasteko irrikitan gaude. Taldean lau bat kide berri ditugu, eta horiek nola moldatzen diren ikusteko egokiak dira horrelako jardunaldiak», azaldu du Javier Urresti Mutrikuko tiratzaileak.
Etzikoa, gainera, jardunaldi berezia izango da. Zortziko taldeetan tira egin ordez, launaka egin beharko dute. Pisuaren arabera hiru kategoriatan banatuta egingo dute tira: gizonezkoak 320 eta 300 kilotan ariko dira, eta emakumezkoak 260 kilotan.
Mutrikuarrek lehen bi probetan parte hartuko dute. Hala ere, ez daude oso ziur 300 kiloko proban parte hartzeko aukerarik izango duten ala ez. «Bi probetan izena emana dugu, baina ez dakigu pisuan sartuko garen edo ez. Hortxe-hortxe ibiliko gara».