Karmenak antolatzeko batzarra egingo da, astelehenean
MARKINA-XEMEIN // Karmen jaiak antolatzen hasteko hitzordua jarri du herriko jai batzordeak. Herriko kultur eta kirol taldeak eta kuadrillak batzarrera deitu dituzte orain arteko proposamenak aztertu, berriak ikusi eta egitasmoak lotzen joateko. Batzar...
MARKINA-XEMEIN // Karmen jaiak antolatzen hasteko hitzordua jarri du herriko jai batzordeak. Herriko kultur eta kirol taldeak eta kuadrillak batzarrera deitu dituzte orain arteko proposamenak aztertu, berriak ikusi eta egitasmoak lotzen joateko. Batzarra astelehenean izango da, apirilak 27, 19:00etan, Uhagonen. Iazko jaietan egin zen argazki eta margo lehiaketako saridunak ere aukeratuko dituzte.