Peru Abarka Album Lehiaketa.
Euskal Herri osoko hemeretzi lan aurkeztu dira aurten, Ibaizabal argitaletxeak eta Markina-Xemeingo Udalak lankidetzan antolatzen duten narrazio lehiaketara. Epaimahaikideek esan dutenez, «kalitate handikoak asko».
Betiko atzo lana, «ispiluan bere burua ezagutzen ez duenaren erretratua dela», goraipatu dute epaimahaikoek. Egitura biribila izateaz aparte, idazkera aldetik ere oso dotorea dela azaldu dute: «Esaldien erritmoa nabarmentzen da, eta hizkuntza landua eta ederra darabil egileak. Hitzekin jolasean aritzen da, eta irudi ederrak sortzen ditu».
Estilo-baliabideak ere finak dituela azpimarratu du epaimahaiak. «Sarearen alegoria bizitzarekin parekatzean, adibidez», esan dute.
Ilustratzaileen txanda
Idazlan irabazlea aukeratuta, ilustrazio lehiaketaren epea zabaltzen da orain.
Idazlana eskuragarri jarri dute antolatzaileek
blogean, eta narrazio horretan oinarrituta, euren proposamenak bidali ahalko dituzte ilustratzaileek ekainaren 27ra bitartean.
Ilustrazio bikoitza bidali behar dute, guztiz amaituta eta koloretan; portadaren zirriborroa eta Story board proposamenaren zirriborroa.
Lanak formatu digitalean aurkeztu behar dira, 72 pixel inguruko erresoluzioan eta CD batean Markina-Xemeingo udaletxean bertan edo posta bidez.