Bart [apirilak 24], 04:00ak inguruan, San Ignacio kaleko lapurreta bategaz zerikusia izan lezakeen usteko 22 urteko gizonezkoa atxilotu dute ertzainek. “Ertzainak herria patruilatzen ari zirela susmagarriak iruditu zitzaizkien bi pertsona ikusi zituen San Ignacio kalean. Bi gizonezkoak edukiontzi batzuen atzean ezkutatuta zeuden, eta ezuztean harrapatu ostean korrika atera ziren”.
Ertzainek ibilgailutik irten, eta atzetik jarraitu zituzten. Bietako bat momentuan bertan harrapatzea lortu zuten, eta besteak ihes egin zuen. “Atxilotutako gizonezkoak aurre egin zien ertzainei, eta behin baino gehiagotan, ihes egiten ahalegindu zen”.
Azkenaldian Ondarroan egon diren lapurretak salatzeko herritarrek egindako elkarretaratzea
22 urteko atxilotuak, aurretik ere hainbat delitu aurrekari dituela jakitera eman du
Herrizaingo Sailak. “Aurretik ere 10 aldiz atxilotu du Ertzaintzak”.
Ertzaintzak ikerketa ireki du, eta azken atxiloketa
herrian izan diren lapurretekin erlazionatu du. Orain, atxilotuak lapurreta horiekin zerikusirik duen ala ez ziurtatzen ari dira. Era berean, ihes egindako bigarren gizonezkoaren bila jarraitzen dute. “Hura identifikatzeko ahalegineta ari gara”.
Atxiloketaren ostean, ertzainek saltokian ostu egin zutela ziurtatu zuten. “Ertzainek ziurtatu ahal zuten modura, atearen sarraila indarrez apurtua zegoen”. Ertzaintzak agertu duenez, herrian azken hilabetean egindako beste lapurreten modura, jarduteko modu berbera erabili zuten lapurrek San Ignacio kaleko saltokian.