Aurtengo Boga! mendi martxa ere arrakastatsua izan dela nabarmendu dute
Aurrera Mendi Taldeko eta
Zubi Zahar Herri ikastolako antolatzaileek.Beste urte batez, aurreikuspenak apurtu, eta denetara, 808 lagunek parte hartu dute: 266 lagunek martxa luzean, 327 lagunek martxa motzean eta 215 lagunek martxa txikian.
Parte hartzaileak ibilbidean barrena. Argazkia: Zunbeltz Bedialauneta
Antolatzaileak pozik daude martxak izan duen arrakastagaz. Euren iritziz, herrian «ondo errotuta» dagoen kirol proba da. «Martxak sekulako indarra hartu du herritarren artean. Martxa motzean zein txikian giro onean herritar asko batu ziren. Batzuk umeekin eta beste batzuk lagunekin, baina, denek ere egun pasa polita egiteko aukera izan zuten».
Aurten, zabor gutxiago
Eguraldia ere lagun izan zuten martxa txikian zein motzean parte hartu zutenek. Martxa luzean parte hartu zutenek, ostera, bidearen azken kilometroetan zaparradaren bat edo beste izan bazuten ere, euriak ez zuen aparteko arazorik eragin. “Aurreko egunetan eguraldi onak egin zituen, eta orokorrean, mendia egoera onean zegoen».
Parte hartzaileak hornidura puntuan. Argazkia: Aurrera Mendi Taldea
Aurten, berritasun modura, gordetzeko erraza den
edalontzi bat banatu zaio parte hartzaile bakoitzari. «Berrerabilgarria da, eta hortaz, zamar gutxiago batu dugu aurten. Bestelakoan, hainbat plastikozko edalontzi behar izaten dira».
Horrez gain, parte hartzaile bakoitzak amaieran elastiko bana jaso zuen, oroigarri legez.