
Txikien barra. Argazkia: Dantzarte
Nazioarteko dantzaren egunaren harira, Ondarroako IX. Barrak 100 pertsona inguru bildu ditu ibaiondoko paseoan dantzan.
Barra txikian 47 lagun eta handian 45 batu ziren, eta denek ere, Plaiko Zubitik hasi eta paseoko barandaren alboan ikuskizun polita eskaini zuten bertara hurreratu zirenen gozamenerako. Ostean, Alamedan bost dantza eskaini zituzten: bi ballet estiloan eta hiru
funky estilokoak.

Nagusien barra. Argazkia: Dantzarte
Dantzarte elkartearen iritziz, ekimenak “arrakasta” izan zuen, eta pozik geratu dira herriak beste behin eman zuen erantzunagaz. “Gustura geratu gara. Ibaiertzeko dantzak ikusten zein Alamedan eskainitako ikuskizunean jende asko batu zen. Eguraldia, gainera, aterri mantendu zen”.