Bihar dute gazteek lokalak erregistratzeko azken eguna
Urriaren 28an argitaratu zen LokaLeku parte hartze prozesuaren baitan adostutako Bermeoko gazteen lokalen elkarbizitzarako gida Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Hortik hasita, sei hilabeteko epea zuten Bermeoko gazteek gida horrek jasotzen dituen betebeh...
Bermeoko Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ) jakinarazi duenez, dagoeneko 11 lokal erregistratu dira Berh@azen; beste hiruk dokumentazioa baino ez dute falta, eta beste bost pausoak ematen ari dira. Gazteen 37 lokal inguru daude Bermeon.
Baldintzak bete behar
Gidan aipatzen den moduan, gazteen lokalak erregistratu egin behar dira Berh@az bulegoan, eta gutxieneko baldintza batzuk bete behar dituzte: argia, ura, komuna, su-itzalgailuak eta larrialdietarako argiak izan beharko dituzte, besteren artean.
Aforoa ere errespetatu beharko dute gazteek. Gidak, beste alde batetik, zaraten inguruko baldintza batzuk zehazten ditu, eta ordutegia errespetzea ere eskatzen du.
Iazko uztailean kaleratu zuen Bermeoko Udalak gida hori, lokalen jabeekin, auzokideekin eta gazteekin adostasunetara iritsi ondoren. Bermeoko gazteen lokalen elkarbizitzarako gidaren helburua lokalen erabiltzaileen eta auzokideen arteko elkarbizitza hobetzea eta segurtasun arazoak ekiditzea dela azaldu dute udal ordezkariek.