Gernikak eta Bermeok puntu bana lortu dute asteburuko partidetan
Asteburuan Hirugarren mailako 35. jardunaldia etxetik kanpo lehiatu dute Gernika eta Bermeo futbol taldeek, eta bi taldeek puntu bakarra lortu dute.Zapatuan Beasainen kontra 0-0 berdindu zuen Gernikak, Loinaz fubol zelaian. Joko bikainik bariko neurket...
Zapatuan Beasainen kontra 0-0 berdindu zuen Gernikak, Loinaz fubol zelaian. Joko bikainik bariko neurketa izan zen, gol aukera gutxikoa.
Hirugarren mailan 2014-2015 denboraldia amaitzeko hiru jardunaldi baino ez dira geratzen. Gernika futbol taldea hirugarren dago sailkapenean, 66 puntugaz, eta hirugarren postua ziurtatzeko puntu bakarra nahikoa du. Portugalete da liderra, 71 puntugaz, eta Getxoko Arenasek Gernikak baino puntu bat gehiago dauka. Kanporaketa postuak osatuz, laugarrena Durango da.
Asteon etxean edukiko dute partida gernikarrek, Berioren kontra.
Bermeo, hamalaugarrena
Halaber, Lagun Onakek eta Bermeok Azpeitian jokaturiko neurketa ere hutseko berdinketagaz amaitu zen. Partida eskasa izan zen, eta zelaiaren egoera txarrak ez zien lagundu jokalariei.
Sailkapenean hamalaugarren daude bermeotarrak, 43 puntugaz. Hain zuzen, hurrengo jardunaldian Santutxu hamahirugarrenaren kontra lehiatuko dira, Itxas Gane futbol zelaian. Etxeko taldeak irabaziz gero, bilbotarren aurretik ipiniko lirateke sailkapenean; izan ere, bien artean bi puntuko aldea baino ez dago.