Adin eta esperientzia ezberdineko 16 herritarrez osatutako talde anitza ezagutara eman du
Ondarroako EAJk. Hauteskundeetara aurkeztuko den taldea aurkezteaz gain, programaren nondik norakoen berri eman ere eman dute. «Ondarrutarrok badugu zer landu. Premia asko ditu herriak, eta horretarako, esku bat baino gehiago behar dugu. Ondarrutar guztien premia eta nahiei erantzuna eman nahi diegu», azaldu du Maria Dolores Etxano alkategaiak.
Programaren punturik garrantzitsuenen inguruan aritu ziren jendaurreko aurkezpenean, eta denak ere, «herriaren nahien arabera» osatu dituztela nabarmendu dute jeltzaleek. «Gure nahia herri bizi eta beharra egitea da». Horretarako, herritarren parte hartzea sustatu nahi dute, «lehentasuna akordioetara iristea» izango delarik.
Udal hauteskundeetara Ondarroako EAJ-k aurkeztu duen taldea. Argazkia: Ondarroako EAJ
Beharrari dagokionez, esaterako, Errenteriako gunea birgaitzeak ekarriko lituzkeen onurez eta portuak herritarrentzat duen garrantziaz aritu ziren. Bestalde, merkataritza eta turismoa indartzearen aldekoak dira jeltzaleak.
Beste hainbat gai ere izan zituzten ahotan jeltzaleek, eta horien artean birziklatzea ere berebizikoa izango dela nabarmendu zuen Maria Dolores Etxano alkategaiak. Horren harira, bosgarren edukiontziaren alde agertu dira. Birziklatzen dutenei erraztasunak emango zaizkiela aurreratu zuen, udal zergetan deskontuak proposatuz.
Berdintasunaren inguruan ere aritu ziren, eta jendartean zein batzorde guztietan kontuan edukitzeko gaia ere badela nabarmendu zuen Etxanok. Euskararen inguruan, herri hizkera gorde eta zaindu behar dela uste dute.
UDAL HAUTESKUNDEETARA AURKEZTUTAKO TALDEA:
- Maria Dolores Etxano
- Miren Agurtzane Urresti
- Adrian Osa
- Agurtzane Iriondo
- Ibon Aranbarri
- Juan Maria Etxaburu
- Gorka Badiola
- Estibaliz Iraolagoitia
- Josu Maruri
- Miren Josune Solabarrieta
- Aitor Oiarzabal
- Antigua Beristain
- Maria Antonia Agirre