Bertsutan Ondarroako bertso eskolak eta
Bizkaiko Bertsozale elkarteak antolatuta, Arri-Botx bertso paper lehiaketa egingo da aurten, lehenengoz.
Jon Arrizabalaga
Arri eta Jose Mari Aranbarri
Botx bertsolarien omenez egingo den lehiaketan parte hartu nahi dutenek
maiatzaren 8a orduko aurkeztu beharko dituzte lanak.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, bertsolaritzagaz lotutako hamar sari banatuko dira denetara. Berton,
13 urtetik beherako ondarrutarrek edota bertoko ikastetxeetan ikasten dutenek parte hartu ahal izango dute.
Arri eta Botx bertsolari ondarrutarrak
Parte hartzaile bakoitzak hiru bertso aurkeztu ahal izango ditu, gehienez. Bertsoen neurria eta gaia libreak izango dira. Horrez gain, inoiz argitaratu gabeak edota beste lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute.
Beharrak bertsolaritzako irakasleren bati eskura eman beharko dira. Denak ere, ordenagailuz idatzita egon beharko dute DIN-A4 tamainako orri batean; Times New Roman estiloan idatzita, 12 puntuko neurrian eta lerrotik lerrora 1,5eko aldea utzita egon beharko dute.
Sariketara aurkezten diren beharrak, gainera, ezizena eta izenburua bakarrik erakusten duten kartazal handi batean aurkeztu beharko dira. Horren barruan, beste kartazal txikiago batean norbere datuak gehitu beharko dira.