Ondo hasin nuen Titan Deserta. Tripako min pixka batekin nengoela eta, jateari utzi nion eta… «Txaka la lia». TXAKA-laldia.
Hiru ordu pasa egin nituen bizitzako ahulaldi handienarekin. Une horretan fisikoak utzi egiten zaitu eta daukazun aukera bakarra psikologikoari eustea da. Nik zorionez, zoritxar batean arreta jartzeko ahalmena eduki nuen.
Izan ere, ni Titanean parte hartzen nagoen bitartean, lagun bat bizitzako lasterketarik gogorrenean ari da borrokan. Zurekin oroituz hartu nituen aurrera egiteko behar nituen indarrak, Asier. Biok jarraitu behar dugu aurrera, bakoitza bere borrokan, denbora asko baino lehen elkarrekin desertuko lasterketa honetan parte hartu dezagun. Eutsi «Atxilis»!
ALBISTEA IRAKURRI