Zapatuan [maiatzak 2] Berriatuan hasiko den Euskadiko lur gaineko txapelketara aurkeztuko duen taldea osatua du Mutrikuko Sokatira Taldeak. Angel Arrieta entrenatzailearen aginduetara tiraka ariko diren hamahiru neska-mutilak denboraldi berria hasteko gogotsu daude.

Taldeko kide gehienak Angel Arrieta entrenatzailearekin batera
Aurten, aurpegi berri asko batu dira. Izan ere, taldeko bost kideren bajen ondoren, haien lekua beste bost kide berrik hartuta hasiko dute txapelketa mutrikuarrek. Kide guztiak euren artean ondo egokitzen ari dira, eta denen artean, talde lehiakor bat sortzeko ahalegin handiak egiten ari dira.
Taldea berria izanda lehen postuetan egoteko esperantzarik ez badute ere, gogor saiatuko dira aurkarien aurrean onena ematen. Hala ere, ez da lan erraza izango mutrikuarrena. Podiumeko mailaren batetara igo nahi baldin badute, asko sufritu beharko dute. Goiherri eta Gaztedi klubek oso talde lehiakorrak eratu dituzte, eta haien aurka irabaztea zaila izango dela badiote ere, ez da ezinezkoa izango.
EGUTEGIA
680 kiloko txapelketa
- Maiatzak 2, zapatua. Berriatua.
- Maiatzak 9, zapatua. Bilbo (Zorroza auzoa).
- Maiatzak 16, zapatua. Deba; txapelketako finala.
640 kiloko txapelketa
- Maiatzak 23, zapatua. Mutriku (Galdona auzoa).
- Ekainak 13, zapatua. Erandio (Martiartu, Goiherri auzoa).
- Ekainak 21, domeka. Bilbo (Zorroza auzoa); txapelketako finala.
600 kiloko txapelketa
- Ekainak 27, zapatua. Mungia.
- Uztailak 4, zapatua. Laukiz.
- Uztailak 11, zapatua. Erandio (Goiherri auzoko San Kristobaleko landan).
560 kiloko txapelketa
- Uztailak 18, zapatua. Laukiz.
- Uztailak 25, zapatua. Berango.
- Uztailak 31, barikua. Bilbo (Zorroza auzoa); txapelketako finala.