Dantzariek ikuskizunez bete dituzte kale eta plazak
Gaur Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, dantzaz bete dira asteburuan kale eta plazak. Dantza Kalean 2015 ikuskizuna eskaini zuten, esate baterako, Markina-Xemeingo Arkupean, Dantza Klasikoko hiru taldek eta Dantza Modernoko taldeak. Emanaldia borobi...

Gaur Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, dantzaz bete dira asteburuan kale eta plazak. Dantza Kalean 2015 ikuskizuna eskaini zuten, esate baterako, Markina-Xemeingo Arkupean, Dantza Klasikoko hiru taldek eta Dantza Modernoko taldeak. Emanaldia borobiltzeko, gainera, Ianire De Andres Markina-Xemeingo dantza irakasleak eta Ondarroako Dantzarte eskolako dantzari batek aurtengo Donostiako Kontxako barrako ariketa batzuk erakutsi zituzten. Ondarroako IX. Barran ere 100 pertsona inguru bildu ziren. Plaiko Zubitik hasi eta pasealekuko barandaren alboan ikuskizun polita eskaini zuten bertara hurreratu zirenen gozamenerako. Ostean, Alamedan, bost dantza eskaini zituzten: balleteko bi eta hiru funky estilokoak. Dantza Klasikoa ikusteko aukera egon zen Lekeition ere. Tinglauko baranda izan zuten barra balleteko dantzariek. Talan, berriz, Dantza Modernoa eskaini zuten. Ondarroako Dantzarte, Durangoko L’atelier eta Lekeitioko Dantza Eskolako ikasleek parte hartu zuten.