50 euroko billeteak.
Ondarroako ertzain-etxeko agenteek emakume bat atxilotu dute iruzur-delitu bat egotzita. Atxilotuak 50 euroko billete faltsuak erabili zituen apirilaren 16an, Markina-Xemeingo azokako zenbait postutan eta dendatan ordaintzeko.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, apirilaren 16an, pertsona bat 50 euroko billete faltsuak erabiltzen ari zela jakinarazi zioten, eta Ertzainek iruzurraren biktimekin hitz egin ondoren, guztiek, emakumearen deskribapen bera eman zuten. Guztira, sei billete faltsu eman zituela zehaztu dute.
Ondarroako ertzain-etxean egin zituzten ikerketei esker, egilea identifikatu eta atxilotu zuten, eta diru-zorroan, 50 euroko billete faltsu bat aurkitu ziotela azaldu du Segurtasun Sailak.
59 urteko atxilotuak epailearen aurrean agertu beharko du hurrengo egunetan.