Harrobiko dantzariek ikasitakoa erakutsi dute
Alkartasuna Dantza Taldeko umeen eta gazteen dantza erakustaldia izan zen zapatu iluntzean Artza frontoian. Ikasturtean zehar ikasitako dantzak erakusteko aukera izan zuten bertan dantzari gazteek, bertaratu ziren herritar guztien aurrean. Artza fronto...

Alkartasuna Dantza Taldeko umeen eta gazteen dantza erakustaldia izan zen zapatu iluntzean Artza frontoian. Ikasturtean zehar ikasitako dantzak erakusteko aukera izan zuten bertan dantzari gazteek, bertaratu ziren herritar guztien aurrean. Artza frontoiko erakustaldia baino lehen, Lameratik egin zuten kalejira.