Gazteak Gaztegunean ekintza berriak erabakitzen. Argazkia: Lekeitioko Aisialdi Taldea
Udaberrian murgilduta eta eguraldi onagaz, kanpo ekintzak ere martxan jarri dituzte Gaztegunean. Hurrengo gazte ekint barikuan, maiatzak 1 izango da.
10:30ean gelditu dira Gaztegunean bizikleta eta kaskoekin, Ogeiara bizikletan joan eta eguerdian parrilada bat egiteko asmoz. Iluntze aldera bueltatuko dira Lekeitiora.
Irteeran parte hartzeko ez dago aurretik izena eman beharrik, vaina animatzen denak bi euro ordaindu beharko dituela eta gurasoen baiemana emanda eduki beharko dutela azaldu dute Lekeitioko Aisialdi Taldekoek.