Eider Uruburu Mendatako bizilaguna aske utzi dute
Eider Uruburu santutxuarra eta Mendatako bizilaguna aske utzi zuten herenegun. Frantzian zeukaten preso, Fresnes espetxean.2014ko azaroan atxilotu zuten Uruburu, Parisen. Aletxu Zobaran bikotekideari egin behar zioten epaiketara joan zen Uruburu, Frant...
2014ko azaroan atxilotu zuten Uruburu, Parisen. Aletxu Zobaran bikotekideari egin behar zioten epaiketara joan zen Uruburu, Frantziara sartzea galarazita zuen arren. Hain zuzen, debeku hori hautsi izana leporatuta atxilotu zuten bilbotarra.
Hasiera batean fiskalak bi urteko zigorra eskatu zuen Mendatako bizilagunarentzat, baina epaileak 8 hilabeteko zigorra agindu du harentzat. Frantziako legeak ezartzen dituen erredentzioak kontuan hartuta, zigorra bete, eta aske utzi dute Eider Uruburu.
4 urte preso, Frantzian
Aurretik ere zigorra bete izan du Uruburuk Frantzian. Hain zuzen ere, Frantziako Clermont-Ferrand herrian atzeman zuten 2010. urtean, IƱaki Iribarren Galbetegaz batera, eta 6 urteko zigorra ezarri zioten 2013. urtean.
2014an, maiatzean, utzi zuten libre Uruburu, baina Frantziara bueltatzeko debekua ezarri zioten.