Gernikako hiribilduaren sorrera gogoratu dute
Apirilaren 28 batean sortu zuen On Tello kondeak Gernikako hiribildua, orain 649 urte gertatu zen hori; eta urteurren hori gogoan eduki zuten herenegun. Gernikazarra Historia Taldearen ekimenez, herritarrek lagunduta, kalejira egin zuten lehenengo, eta...
Apirilaren 28 batean sortu zuen On Tello kondeak Gernikako hiribildua, orain 649 urte gertatu zen hori; eta urteurren hori gogoan eduki zuten herenegun. Gernikazarra Historia Taldearen ekimenez, herritarrek lagunduta, kalejira egin zuten lehenengo, eta On Telloren eskulturaren eskuan dagoen uri gutunari zapia jarri zioten ondoren sorrera eguna oroituz.