Harbiatx kaleko lanak. Argazkia: Lekeitioko Udala
Harbiatx kaleko lurzoru zati bat hondoratzen zegoela eta, kalea egonkortze lanak hasi ditu udalak. Maiatzaren erdialdera arte luzatuko diren lanek 10.352,45euroko aurrekontua dute.
Lurzorua egonkortu, eskailerak egokitu eta ur estolda saretak behar bezala jarriko dituzte.
2016an, konponketa lanen bigarren fasea San Inazio kalean egingo dute.