Santa Kurutz jaiek alaituko dute zapatu eguerdia
Urteroko ohituragaz jarraituz, Santa Kurutz jaiak ospatuko dira maiatzaren lehen zapatuan, Abesuan. Zelaiaren puntan dagoen Santa Kurutz baseliza lorez apainduko dute, eta ateak zabalduko ditu auzotarrak eta herritarrak hartzeko.Orain dela urte batzuk,...
Orain dela urte batzuk, jai handiak izaten ziren, erromeria eta zaldiko maldiko eta guzti. Baina, auzo txiki askotan gertatu den modura, jaiak indarra galtzen joan dira. Hala ere, auzokoek ez dute aspaldiko ohitura galdu nahi, eta urtero-urtero, euren ikututxoa ematen diote egunari.
Zapatu eguerdirako prestatu dute aurten ekitaldi berezia. 12:30ean meza egongo da Santa Kurutzeko ermitan, eta ondoren, Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldeak dantzaldia eskainiko du, auzoko plazan.
Ondoren, mokadutxoa hartzeko aukera egongo da. Izan ere, urtero, auzoko bi tabernak prestatutako otordua eskaintzen diete dantzak ikusi eta jaian parte hartzera joaten diren herritarrei.
Eguerdiko giroa alaitzeko, gainera, trikitilariak ere egongo dira, 13:30etik 15:00etara.
Ermita
Abesuako Santa Kurutz ermita hiribilduko sarreran dagoen XVI. mendeko guruztokia da. Eliza Txiki moduan ezagutzen dute herritarrek, eta aurrealdean burdin-hesi barrokoa dauka.