Osasun arreta euskaraz bultzatzeko asmoagaz, osasun arloko hainbat beharginek eta erabiltzaileek Berdin izeneko elkartea sortu dute. Denek ere, herritarren «osasunaren eta duintasunaren» aldeko ekarpena egin nahi dute.
Hainbat eragileren babespean, martitzean [apirilak 28], Durangon aurkeztu zituzten euren xede eta helburuak jendaurrean. Bertan izan ziren, besteak beste,
Hizkuntz Eskubideen Behatokia, Euskararen Gizarte Erakundeen
Kontseilua eta
AEK.
Egitasmo berriak, gainera, atxikimendu ugari bildu ditu jendarteko hainbat alorretan. Horien artean dira, esate baterako: Nahia Aia Goikoetxea ginekologoa, Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria, Karmele Jaio Eiguren idazlea, Aitor Montes Lasarte familia medikua, Alaitz Atxurra Aranzabal osasun arloko administraria, Pako Aristi idazlea, Miren Amuriza bertsolaria edota Naia Alzola Amezua txirrindularia.
Arreta guztia, euskara
Sarri esan ohi da euskara osasungintzan gaixorik dagoela. Norbere herriko osasun etxera joan, eta behin baino gehiagotan,
sendagileak euskaraz ez dakienaren egoeragaz asko topatuko ziren asko. Taldearen iritziz, horrelako egoeretan norbere eskubideen bi “urradura sakon” gertatzen dira. “Batetik euskaldunok bigarren mailako herritar gisa hartuak gara, eta bestetik, gure gogoko hizkuntzan ezin dugunez jardun, osasun arreta kaskarragoa jasotzen dugu”.
Elkarte berria paziente eta medikuaren arteko harremana errazteko eta bideratzeko sortu da. Era berean, aholkularitza eskainiko die euskaraz artatua izan nahi duen edonori
Elkar ezin ulertuak, paziente eta medikuaren arteko harremana zailtzen du, eta azken finean, horiek errazteko eta bideratzeko sortu da taldea. Era berean, aholkularitza eskainiko die euskaraz artatua izan nahi duen edonori.
Berdin elkartearen aurkezpena, Durangon. Argazkia: Aritzo Loiola/Argazki Press
Osasun arloan euskarazko arreta jasotzeko
eskubideak euskaldun guztiek
“berez eta legez” izan beharko luketenaren iritzia du elkarteak.
Euren helburua Euskal Herriko osasun sisteman arreta euskaraz eskaintzea da, eta hori sustatu nahi dute proiektu berri honegaz. “Gure asmoa, herritarrak osasun arloan euskara erabiltzera eta euskarazko arreta eskatzera animatzea da”.
Hori guztia praktikara eramateko, bada, elkarte bat sortzea erabaki dute. Elkartea “zabala” eta “berdinzale guztiei irekia” izango dela azpimarratu dute. Beronen bidez, osasun zerbitzuen erabiltzaile eta profesional euskaldunak harremanetan jarri nahi dituzte, eta horiei guztiei, euskararen erabilpenean urratsak ematera animatu, babesa eman eta aholkularitza eta informazioa eskainiko zaie.
“Edonon eta edonoiz”
Hori guztia, halabaina, ez dute erakunde itxurako ezerrekin eratuko. Horretarako, gaur eguneko teknologia berriak eta gizarte sare elkarte dinamikoak erabiliko dituzte.
Euskarazko arreta “edonon eta edonoiz” bermatu beharra dagoela diote, maila denetan: kontsultategian zein ospitalean. “Osasun arreta eta hizkuntza banaezinak dira, gure ustez. Kalitatezko osasun arreta, pazientearen lehentasunezko hizkuntzan eskaintzen dena da. Hizkuntza guztietan ezinezkoa da, tamalez, baina, hizkuntza ofizialetan ezinbestean bermatu behar da euskal herritarron oinarrizko eskubide hori”.
Euskal Herrian frantsesa eta gaztelania guztiz bermatuta daude osasun zerbitzuetan, baina euskararena ez. Erabiltzailearen ama hizkuntza errespetatu egin behar dela dio elkarteak
Elkartearen arabera, Euskal Herrian frantsesa eta gaztelania guztiz bermatuta daude osasun zerbitzuetan, baina euskararena ez. Osasun zerbitzua hizkuntza guztietan eskaintzea ezinezkoa bada ere, bertoko hizkuntza ofizialetan jasotzea bermatu beharko litzatekeela diote, ahoz zein idatziz.
Aitor Montes Aramaioko familia medikuaren ustez, medikuntzan “hizkuntza ez da osagarria, betebeharreko gaitasuna baizik. Kalitatezko zerbitzua pazientearen hizkuntzan eskaintzen dena da”.
Erabiltzailearen ama hizkuntza errespetatu egin behar dela azpimarratu du elkarteak. “Arreta euskaraz eskaini egin behar da. Erabiltzailea ezin da eskatzera behartu, administrazioak ziurtatu beharko luke hori”. Hori guztia lortzeko, giza baliabideak eta baliabide teknikoak behar horietako egokitzearen beharra ikusi dute.