GRAVNI txapelketako finalak jokatuko dira bihar, Markina-Xemeinen
Martxoaren erdialdean hasi eta ligaxkako bost jardunaldi zein finalerdiak jokatu ondoren, asteburu honetan jokatuko dira GRAVNI torneoaren finalak Bizkaiko hainbat pilotalekutan. Erremonte eta zesta-puntako finalak Markina-Xemeinen erabakiko dira, zapa...
Goizean izango da erremonteko norgehiagoka. Gipuzkoako eta Nafarroako pilotariak irtengo dira Uni frontoiko kantxara garaipenaren bila. Nagusi, 22 azpiko eta gazteen mailan jokatuko dituzte partidak.
Arratsaldean, berriz, zesta-puntako norgehiagoka burutuko da. 16:30ean hasiko dira gazte, 22 azpiko eta nagusien mailako partidak.
Gazte mailan, Bizkaia eta Gipuzkoa neurtuko dira, 22 azpikoetan, Iparraldeko bikotea izango dute aurkari bizkaitarrek, eta nagusien mailan Araba eta Bizkaia aurkituko dira, aurrez aurre.
Bizkaiko taldean jokatuko duten pilotariak Lea-Artibai eta Busturialdekoak dira. Gazte mailan, Markina-Xemeingo Eskolako Martin Gandiagak eta Jon Mandiolak jokatuko dute, 22 azpikoetan Roke eta Leke gernikarrak, eta nagusien mailan, Berriatuko Eskolako Antxonek eta Aimarrek.