Xabier Lujuaren porchea IV. Lea-Artibai Rallyan parte hartzen.
Gaur goizean hasi dira martxan, berriro ere, Lea-Artibai Rallyko autoak. Berriatua-Mendexa eta Ispaster-Ereño tarteak egin behar dituzte eguerdira bitartean, eta lehia bizia jarri dute parte hartzaileek lehen momentutik.
Berriatua eta Mendexa artean Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola izan dira nagusi, gaurko lehen tarteko denbora onena eginez. Emaitza on horrek, bigarren ipini ditu sailkapen nagusian.
Txus Jaio eta Jesus Urkidik ere erakustaldi bikaina eskaini dute. Bi segunduko aldeagaz, bigarren amaitu dute gaurko lehen tartea, eta horrek sailkapen nagusiko lehen postuetara eraman ditu markina-xemeindar pilotu eta kopilotua. Rallyko hirugarren ibilbidean egindako lanari esker laugarren postura egin dute jauzia.
Ispastertik Ereñora arteko ibilbidearen lehen bueltan Xabier Lujuaren porchea izan da bizkorrena. Denbora ikusgarria bete dute Lujuak eta Estradak, eta beraz, hirugarren jarri dira sailkapen nagusian.
Dena dela, Gorka Antxustegi eta Xabat Urrestik tinko jarraitzen dute sailkapen nagusiko buruan. Rallyko bosgarren tartean eta seigarrenean, hirugarren geratu dira, eta sailkapenaren gorenean mantentzea lortu dute.
11:36ak aldera hasi da gaur goizeko bigarren buelta, arratsaldean berriz, Etxebarria-Eibar eta Elgoibar-Etxebarria artean ibiliko dira autoak.
Parte hartzaileak egiten dabiltzan denborak ikusita, oraindik rallya erabakitzeko dago, eta edozein izan daiteke garaile.
EMAITZAK, (FOTOMOTOR)
[nggallery ID=235]