Sasiak garbitzeko makina daraman traktorea.
Ibilgailuen azterketa teknikoa egitera eramateko zailak diren ibilgailuek, errebisioa egiteko aukera edukiko dute Markina-Xemeinen. Maiatzaren 15ean, ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko talde bat etorriko da Markina-Xemeinenera, eta batez ere, nekazaritzako ibilgailuen errebisioa egitea erraztuko dute. Horretaz gainera, baina, ziklomotoreen azterketa, makinaria eta zerbitzuena eta quads-ena ere egin ahalko da besteak beste.
Horrelako errebisioa egin nahi duten ibilgailuen jabeek udaletxeko harrera gunera joan behar dute izena ematera. Markina-Xemeingo Udalak azaldu duenez, telefono zenbaki bat emango zaie eta bertara deitu beharko dute hitzordua adosteko.