Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Joste Eguna egingo dute Ondarroan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/05/06
Ekainaren 21ean San Mamesen ehunduko den hautetsontzi erraldoia prestatzen hasita daude ondarrutarrak. Hainbat oihal beteta dituzte, eta horiek josteari egingo diote domekan [maiatzak 10], Alamedan jai giroan egingo den Joste Egunean.
Dinamika berriaren aurkezpen ekitaldia

Dinamika berriaren aurkezpen ekitaldia

12:00etatik aurrera, erabakia ehuntzen jarraituko dute Gure Esku Dago dinamikako kideek zein herritarrek, eta guztiek Alameda erabakitze eskubidearen jai gune bihurtuko dute. “Gure asmoa Alamedaren erdi-erdian hautetsontzi bat irudikatzea da, eta haren bueltan egingo dugu Joste Eguna”, azaldu dute Ondarroako dinamikako kideek. Herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte, eta denei ere, Gure Esku Dagoko elastikoak jantzita agertzeko deia egin diete. “Elastikorik ez duenak Kantoipe kalean dugun dendan erosteko aukera izango du. Eguenero zabalik egoten da, 19:00etatik aurrera. Era berean, egunean bertan ere materiala salgai edukiko dugu”.
GED oihalak josten Alamedan

Gure Esku Dago dinamikako kideak oihalak margozten Alamedan. Argazkia: Turrune

Lehenengo eta behin, tutore eta elkarteen artean banatuta dituzten oihal guztiak batuko dituzte Alamedan, eta ostean, horiek josteari ekingo diote, eskuz zein makinen laguntzarekin “bakoitzak ahal duen modura”. Era berean, oraindik atxikimendua eman ez dutenek horretarako aukera ere izango dute. Ondarrutarrek jakitera eman dutenez, kanpaina “martxa onean” doa. “Jendea euren atxikimendua ematen ari da pixkanaka. Hainbat asteburutan Alamedan egon gara, eta nahikoa jende hurreratu da. Domekakoa horren jarraipena besterik ez da izango”.
50 oihal
Ikasturte hasieran 1.500 atxikimendu lortzeko erronka ezarri zuten Ondarroan, eta bide onetik jarraitzen dute. Domekako jaia eta gero, 1.000 atxikimendutik gora izatea espero dute. “Hainbat oihal beteta edo banatuta ditugu, eta Joste Eguna eta gero, 50 oihalen muga hori gainditzea nahi dugu”. Jaia kalejira koloretsuagaz amaituko dute. Musikak girotuta eta buruhandiak eta erraldoiak lagun, Beheko Kalean zehar ibiliko dira oihalak eskuetan dituztela.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.