32 bertsolari gaztek parte hartuko dute XIV. Plazatik Gaztetxera txapelketan
Bigarren kanporaketa etzi jokatuko da Mutrikuko Gaztetxean. Final handia Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean jokatuko da, ekainaren 13an egingo den Plazatik Gaztetxera EguneanBihar hasi eta ekainaren 13ra bitartean jokatuko da XIV. Plazatik Gaztetxer...
Bigarren kanporaketa etzi jokatuko da Mutrikuko Gaztetxean. Final handia Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean jokatuko da, ekainaren 13an egingo den Plazatik Gaztetxera Egunean
Bihar hasi eta ekainaren 13ra bitartean jokatuko da XIV. Plazatik Gaztetxera Txapelketa. Guztira, 32 bertsolarik parte hartuko dute, bikoteka; horien artean izango dira Imanol Lekunberri mutrikuarra, Eneko Arrate markina-xemeindarra eta Asier Galarza muxikarra.Hiru fasetan banatuta, guztira zazpi saio egingo dira. Lehenengo fasean, hamasei bikotek parte hartuko dute Soraluzen, Mutrikun, Eibarren eta Elgoibarren egingo diren lau kanporaketetan. Kanporaketa bakoitzeko bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da, eta gainerako laurak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.
Egun guztiko egitaraua
Puntuazioari dagokionez, antolakuntza lanetan ari diren zazpi gazte asanbladetako kideek egindo dituzte epaile lanak. Era berean, eurek egingo dituzte gai jartze eta bestelako lanak ere.
Lehenengo kanporaketako zortzi bikote onenek, maiatzaren 22an Antzuolan eta maiatzaren 29an Deban jokatuko diren finalerdietan parte hartzeko txartela lortuko dute.
Txapelketa borobiltzeko, Plazatik Gaztetxera Eguna egingo da Markina-Xemeinen, ekainaren 13an. Bertan bi kanporaketetan sailkatutako lau bikote onenak parte hartzeko aukera izango dute. Finala jokatzeaz gain, egun guztiko jaia ere egingo da.
Saio guztiak 22:30ean hasiko dira, eta aurrez gaztetxeetan afaltzeko aukera ere egongo da. Etzi, Mutrikun dinamika berdina jarraituko da. 20:30ean hasita bertso afaria egingo da, eta ondoren hasiko da zortzi bertsolarien arteko norgehiagoka. Lau bertsolari onenek maiatzaren 29an Deban egingo den finalerdian parte hartzeko aukera izango dute jokoan.