Amilami ipuin musikatua ikusteko aukera egongo da Mutrikun
Ordubete inguru irauten dituen ipuin musikatua Juan Kruz Igerabideren Amilami eleberrian oinarritua dago. Istorioaren muina ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka da.Tradiziozko kontakizunetatik abiatuta, Ainhoa Pineda eta Elena Bezanilla ipuin kontalariek lamien istorioak kontatuko dituzte, gertaera fantastikoak egungo jendartera ekarriz.
Lamien istorioez gain, kontaketaren baitan usain belarrak, sehaska kantak, aho korapiloak eta hainbat musika instrumentuekin egindako musikak txertatzen dira. Horretara honako instrumentuak erabiliko dituzte: ukelelea, eskusoinua, alboka, harmonika, txilibitua eta jostailuak.