Zesta-Punta partida Markina-Xemeingo frontoian
Lau udalerri arituko dira nor baino nor: Markina-Xemein, Berriatua, Gernika-Lumo, eta Durango. Lau talde bakarrik izanik, esku pelota eta palakoak baino beranduago sartu dira zesta-punta taldeak Herriarteko Txapelketan, eta finalaurrekoak jokatuko dituzte zuzenean.
Zapatuan, maiatzak 9, jokatuko dituzte lau herriek finalaurrekoak. Markina-Xemein eta Berriatua, iazko txapelduna eta azpitxapelduna direnez, lehen partida kanpoan jokatzea egokitu zaie. Beraz, Markina-Xemein eta Gernika-Lumo, Gernika-Lumoko frontoian aurkituko dira 17:00etan. Berriatuak eta Durangok, berriz, Durangon jokatuko dute 18:00etan.
Partida bi jokatuko dituzte, etxean eta kanpoan. Beraz, sei partidetatik gehien irabazten dituen herriak egingo du aurrera. Kadete, gazte eta nagusien mailetan jokatzen dira partidak.
Bertoko Taldeak
Markina-Xemein:
Kadeteak: Goitia III eta DanelGazteak: Gandiaga II eta Mandiola
Nagusiak: Arbe eta Zabala
Berriatua:
Kadeteak: Lekube eta Lekoixe
Gazteak: Unax eta Jon
Nagusiak: Antxon eta Lekue