Aitor Saizar pilotu berriatuarrak eta Gorka Aginaga kopilotu ondarrutarrak 2015ean burutuko duten kirol proiektua aurkeztu dute. Euskadiko Rally Txapelketako bost probatan, San Miguel Rallysprintean eta Urrakiko igoeran hartuko dute parte.
Aitor Saizar eta Gorka Aginaga aurkezpen ekitaldian.
Aitor Saizarrek WRC Rally Service taldeko Renault Clio Sport autoa gidatuko du aurten. 2014an aldaketaren aldeko apostua egin ondoren, eta F2 kategorian murgilduta, bere prestakuntza eta esperientzia izango ditu lagun Saizarrek denboraldi berrian.
Nahiz eta gazteak izan, Aitor Saizarrek zein Gorka Aginagak esperientzia handia dute rallyen munduan, eta joan den urteko geldialdiaren ostean, indartsu itzuli direla esan dute berriz txapelketara, euren kategoriako garaipenak lortzera.
Aitor Saizar argazkiak sinatzen.
Hauek izango dira aurtengo urtean egingo dituzten probak:
Euskadiko Rally Txapelketa
- Maiatzaren 1ean eta 2an, Lea-Artibai Rallya
- Ekainaren 26an eta 27an, Bizkaiko Balkoiko Rallya
- Uztailaren 18an, Fiteroko Rallya
- Urriaren 9an eta 10ean, Gernika-Lumoko Rallya
- Azaroaren 27an eta 28an, Zamudioko Rallya
Euskadiko Rallysprint Txapelketa
- Uztailaren 4an, San Miguel Rallysprinta
Euskadiko Mendiko Txapelketa
- Urriaren 17an eta 18an, Urrakira igoera