Kirolean hasi, hezi eta ikasi lelopean, astelehenean [maiatzak 11] hasiko da martxan Ondarroako
Zubi Zahar herri ikastolak antolatu duen XV. Kirol Astea. Domekara [maiatzak 17] bitartean, hainbat ekimen prestatu dituzte.
Lehenengo hitzorduetako bat martitzenean [maiatzak 12], 15:00etan izango da, ikastolan bertan. Bertan punta-puntako kirolarik bilduko dituzte mahai inguruan: Nahia Quincoces mendi eskiatzaile mendexarra eta Jon Haitz Badiola surflari ondarrutarra. Mintzagai kirol alternatiboa izango dute, eta mahai ingurua herritar guztiei zabalik egongo da.
Nahia Quincoces eskiatzaile mendexarra. Argazkia: Jone Quincoces
Aurrera begira, XV. Kirol Asteak maitzaren 15ean Bizikleta Eguna ekarriko du, eta maiatzaren 16an, ostera,
ping pong txapelketa egingo da. Maiatzaren 17an herri kirolen bueltan egingo duten jai nagusiagaz emango diote amaiera aurtengo kirol asteari.
EGITARAUA:
- Maiatzak 11, 13 eta 14. Ikastolako ikasleen kirol jarduerak
- Maiatzak 12, martitzena
- 15:00. Mahai ingurua: Nahia Quincoces eta Jon Haitz Badiola
- Maiatzak 15, barikua. Bizikleta Eguna
- 15:00. Ginkana KamiƱazpin
- Ondoren, herrian zehar bizikleta martxa
- Maiatzak 16, zapatua. Ping pong txapelketa
- 10:00. Txapelketarako izen ematea zabalduko da
- 10:15. Txapelketa hasi egingo da
- Ondoren, sari banaketa
- Maitzak 17, domeka. Kirol jai nagusia Itxas Aurre Plazan
- 11:00. Herri kirolak Urpe taldeagaz